XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- Zuhaitz-landaketa eta zutikako gaiak ezartzea, hoiek edo zuhaitzen adar edo enbor okerrek bide eta zidorren gaina 2,10 metro baino hurbilago hartu ez dezaten moduan egingo dira.

3.- Eskailerak edo mailak egon ez egon, aldapa guztiak irrila-bidez gaindituko dira, ehuneko 6tik beherako aldaroaren gomendioa egiten dela, eta 12garren Atalean esandako zernolakoak beteaz.

4.- Ibilgailuak hostopeetan, lore-hespiletan, plazetan eta oinezkoentzako berarizko aldeetan sar ez daitezen jarritako ditxo edo mugarriek gutxienezko 0,95 metroko bitarteak utziko dituzte, kurpil-alkidunak eroso igaro daitezen; ditxo edo mugarri-lerro bakoitzaren atze-aurretan, eta hoien luzera guztia hartzen dutela, berarizko lauxazko zerrenda bana jarriko da, metro bateko zabalerokoa, itsuei traba bat datorrenaz ohartarazteko bide.

5.- Oinezkoentzako bideen alboetako harrizko hertzak, koska egiten dutenean, biribilduta edo alakatuta egin beharko dira, oinezkoentzako bidearen zoluari buruzko hertz bizirik sortu ez dedin.

Hamabosgarren atala - Herri-arazguak.

1.- Herri-arazguetarako bideak, eta hoietan ezein ezintasun dutenek baliatzeko berarizko uneetarakoak, maila eta eskailerarik gabe egin beharko dira, Dekreto honetan arauzkotutako irrilez baliatuz.